Irakasleak
Komikia
Ekimen honen oinarrizko baliabidea Auzokide berriak komikia da. Bertako pertsonaien eta istorioen bitartez, elkarbizitzarekin lotutako zenbait egoerari buruz hausnartu ahal izango dute ikasleek. Komikia hari eroalea izango da, eta proposamen honetako sekuentzia didaktikoetan jorratutako gaiak aurkeztuko ditu.
Baliabide hau Mikelen ohar-koadernoa e-Bookarekin osatzen da. Hor aurkezten dira neska-mutil protagonisten taldeko pertsonaiak eta auzokide berrien zenbait kultura-alderdi.
|